lunes, 12 de febrero de 2024

Azaroa 19 Noviembre Ulia Mendia - Monte Ulia

EUES

Pasa den azaroaren 19an gure eskolako mendizaleak Ulia mendira buelta bat ematera joan ginen. Goizeko 9:30ean Harri Berri ondoko bus geltokian hitzordua jarria genuen. Bertan elkartu ondoren Grosera jaitsi ginen autobusez, Nafarroa etorbideko gasolindegiraino. Hantxe gainontzeko guztiekin elkartu eta argazki bateratu atera ondoren, abenturari ekin genion. Gasolindegi atzetik abiatu ginen eskailetatik gora GR-121 bide ospetsutik, aurrerago, ordea, marka txuri-berdeak jarraitu genituen. Hasiera gogora izan bazen ere,aldapa eta eskailera gogorrak baitziren, berotuta eta arnas esteka baina gogoz aurrera jo genuen. Txikienek, hori bai sasoia, indarrez eta gogoz jo zuten aurrera mendi korrikalarien gisan.
Inguruaz gozatzeko parada izan genuen (Donostia ederra baita eta, nola ez, Uliako kostaldea). Mendi bideak ezagutzen ikasi genuen, ustezko errotaren eta bale atailaren berri izan genituen. Landarediaren eta animalien ezagutzak jaso genituen. Animaliak ezin izan genituen bertatik ikusi baina Uliako interpretazio zentroan aukera izan genuen.
Ordu beteko ibilbidearen ostean Uliako interpretazio gunera jo genuen, bertako egurrezko parkearen gertu dagoena. Benetan merezi duen tokia da, natura eta Uliaren historiaren inguruko informazioa mordoa du, gutxi balitz, umeen gozamerako prestatu dago. Hantxe bertan hegaztien bizileku eta transbordearen inguruko historia ikasi genuen eta, gainera bertako areneroan jolasean. Interpretazio guneak berak altxorren bila jolas dibertigarria antolatu zuen. Mezu sekretua argitu eta gero, saria jaso genuen!!
Indarrak berreskuratu ostean, bueltarako bidea hartzeko garaia iritsi zen. Aparkalekuraino jaitsi ginen eta goizeko bidetik jarraitu genuen. Gasolindegira iritsitakoan, amaitu genuen ikasturteko Krakoletaren aurreneko irteera. Eguraldia lagun izan genuen eta ederki gozatu genuen elkarren artean. Gora mendizaleak!!!

jueves, 1 de julio de 2021

SARIAK / PREMIOS

EUES

Kaixo mendizaleak!


Aurtengoa berezia izan da, ez dugu Krakoletaren ibilaldiez gozatzerik izan, beste urte batzuetan bezala. Espero dezagun datorren urtean normaltasunera itzuliko garela eta denok batera irten ahal izango garela. Umeek asko gozatzen dute lagunekin!


Hala eta guztiz ere, harritu egin gaitu parte-hartzeak eta gure proposamenei emandako erantzunak. Eskerrik asko guztioi! Eta hauek izan dira sariak gure ikastetxeko mendizaleentzat:








Krakoletaren diploma, IRRIA aldizkariak, boligrafoak, euskara hiztegi txikia eta iparrorratza (txikienentzat iparrorratzdun eskumuturrekoa)... Gozatu sariez!


Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Harri Berri Oletako Gurasoen Elkarteak babestu dituzte Krakoletaren txangoan parte hartzen dutenentzako sariak.


Hemen dituzue sari-banaketaren argazkiak:







Familiek bidali dizkiguten argazki guztiak ikusi nahi badituzue, egin klik esteka honetan:



Bestalde, Altzako Mintegi Historiak, aurtengo txangoak prestatu ditugunok, udako haurrentzako proposamen dibertigarri bat utzi digu:


Mapa eta xehetasun gehiago Casares Kultur Etxean eska ditzakezue.



Ondo pasa udan eta buelta arte!!!


Krakoleta mendi taldea

sábado, 12 de junio de 2021

ERAKUSKETA

EUES

 ERAKUSKETA

Hemen duzue zuen argazkien erakusketaren bertsio digitala. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei. Zuekin harremanetan jarriko gara sariak emateko.


HAUR HEZKUNTZA - HARRI BERRI






LEHEN HEZKUNTZA - OLETA



lunes, 10 de mayo de 2021

Mendiola - maiatzeko txangoa

EUES




 

MENDIOLA

 

Kaixo mendizaleak!

 

Gaur aurtengo azken txangoa proposatuko dizuegu. Maiatzean Mendiola mendia bisitatu dezakezue. Altzako eremu historikoan dagoen Ulia mendiaren zati bat da. Bertan, Mendiola mendiaren tontorrean dagoen Almiranteko Gotorlekua aurkituko dugu. Platako Itsasargia, Ingelesaren Iturria, Errotaxarretako harraska, Illurgita Kala (Mendiolako kala ere deitua), akueduktu ezberdinak eta tunelak ere bai aurkitzen dira.

 

Guk gaur abenturazaleentzat bide bat erakutsiko dizuegu, mendia tunel batetik zeharkatzen duena. Bide horretaz gozatu ahal izateko, linternak (aurrealdeak hobeto), mendiko botak eta arropa egokiak (bota altuak eta galtza luzeak) eraman behar dira. Tunelean putzu lokaztuak daude, eta tuneletik kanpo landaretza asko duen bidea aurkituko dugu.

 

Klaustrofobia pixka bat duzuenok edo, besterik gabe, bide lasaiago bat nahiago duzuenok, Platako Itsasargiraino igotzea proposatzen dizuegu.  Zergatik deitzen den horrela ez dakigu. Seguruenik gaskoi hizkuntzara jo beharko dugu. Bidebietako baserririk zaharrenetakoa Guardaplata zen, jatorriz Portdeplat. Ibilbidea Harria Parketik hasi eta Oleta auzotik Escalerillaserantz jaitsi, portuaren ondotik Trintxerperantz. Hor jarraitzen duzue Arrandegi kaletik eta Arrantzaleen auzotik. Bide asfaltatutik itsasargira iritsi zaitezkete. Ibilbide zirkular bat egin nahi baduzue, ezkerretara bidezidor bat hartu eta Almirantearen Gotorlekura igo, gero Herri Ametsa ikastolara joan eta Bidebietako La Paz auzora jaitsi. Hona hemen wikiloc-eko ibilbidea: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/parque-harria-faro-de-plata-herri-ametsa-herrera-72617452

 

Abenturarako gogoa baduzue eta Mendiola mendiko bide berriak ezagutu nahi badituzue, beste bide batera gonbidatuko zaituztegu. Tunelaren ibilbidea. Ibilbide hau Bidebieta auzoan hasten da, azken dorrearen ondoan (Serapio Mujika kalea 33).


























Eskailerak igo eta baratze arteko bidezidor bat hartu genuen. Begiratu ondo argazkietan eta horrela erraz aurkituko duzue tunelaren sarrera.

 




 




Después de pasar al lado del gallinero, seguís adelante y tomando una ligera curva hacía la izquierda,





















Oilategiaren ondotik igaro ondoren, aurrera jarraitu eta ezkerrerantz bihurgune txiki bat hartuz, eskuinera metro batzuk pasata tunelaren sarrera ikusiko duzue. Oso txikia dirudi, baina ez zaitezte beldurtu, hasieran eta amaieran baino ez da, non helduek makurtuta joan beharko duzuen. Haurrek ez dute arazorik izango tunelaren altuerarekin.




 


Tunelak 200 metroko luzera du, zuzena da eta atzealdean bere irteera ikusten da, baina linternak eramatea ezinbestekoa da. Lurra bustita dago, noizean behin lokatz putzuren bat aurkituko duzue. Itoginen bat ere badago, egun eguzkitsu batean joatea aholkatzen dizuegu, aurreko egunetan euririk egin ez duenean. Uliako tunel hauek Donostia urez hornitzeko balio zuten. Urak Ulia mendiarekin duen loturari erreparatu behar diogu. Hortik datoz iturriak eta harraskak, akueduktuak eta tunelak, ura bideratzeko hodiak zirenak. Pasa behar dugun tunelak ura zeraman Bidebieta auzoko Moneda baserrira.

 

Tuneletik irtetean kontrasteaz gozatzea. Sarreran utzi duzue hiria, eta orain oihan eta natura garbiaren erdian zaudete. Segi aurrera. Bi aldeetan beste tunel batzuk aurkituko dituzue, baina ez dakigu horiek ibiltzeko egokiak diren ala ez. Bidezidorra kostaldera jaisten joango da. Landaretza asko dago eta horregatik gomendagarria da galtza luzeak eramatea. Une batean soka bat aurkitu zenuten, jaitsieran laguntzeko.

 





Bidezidor honek bidegurutze batera eramango gaitu. Aurrera jarraitzea gomendatzen dizuegu, eta, nahi ez baduzue, eskuinerako bidea hartu, harkaitz bateko gezi horiak dioen bezala.

 

Aurrera jarraitu nahi baduzue, harribolak (kolorezko arrokak) dauzkan Illurgita kalara iritsiko zarete. Itsasoaren etengabeko higadurak biribildutako harriak dira, eta, aldi berean, labar-pinturak bezala koloreztatuta daude. Bidean Errotaxarreta iturria aurkituko dugu, antzinako harraska zena. Oraindik ikus daiteke arropa garbitzeko erabiltzen zen harria.

 

Bidezidor beretik itzuliko gara lehen ikusi dugun bidegurutzeraino. Kalatik igota, ezkerreko bidea hartuko dugu, gezi hori horrek adierazten digunez. Goraxeago, bi bidezidor aurkituko ditugu.

 






Eskuinekoa hartuko dugu, mendi aldera eramango gaituena. Bidezidor horretatik, GR gorri-zuriz seinalatutako bide zabalago batera iritsiko gara. Berriro eskuinera egin eta orain ondo markatuta dagoen bidegurutzera iritsiko gara.  


 




 




















Ezkerretara, Herri Ametsa ikastolarako bidea hartuko dugu. Bide asfaltatura iritsiko gara eta ezkerretara egingo dugu berriro. Aurrean Herri Ametsa ikastolako eraikina ikus dezakegu.





 















Indarrak baldin badituzue, aurrera egin eta Almirantearen Gotorlekura irits zaitezkete, gero Platako Itsasargira eta San Pedrora jaitsi. Bidebietara itzuli nahi duzuenok, igelen putzua baino lehen (Basollua-Azpi hezegunea), har ezazue bidezidor bat eskuinetara. Bidezidor horretatik iritsiko zarete Bidebietako abiapuntura.








Hemen duzue wikiloc estekahttps://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/tunel-de-mendiola-72639297Kontuz ibili mugikorraren estaldurarekin, Ulia mendian huts egiten baitu.

Hemen Mendiola mendiari eta bere inguruneari buruzko informazio eta bitxikeria gehiago ikus ditzakezue: http://altzanatura.blogspot.com/2014/04/mendiola-excursion-naturalistica.html

 

Ekainean laburpen bat egingo dugu eta sariak egongo dira erronkan parte hartzen duten familientzat. Argazkiak krakoleta@harriberrioleta.com helbidera bidal ditzakezue, familiaren izenarekin. Argazkiak bidaltzean, HarriBerri-Oleta Ikasteetxeko Gurasoen Elkarteari eta Krakoletari baimena ematen diozue bere blogean, aldizkarian edo ikastetxeko erakusketaren batean erabiltzeko. Haurrek ikastetxe barruan egingo dugun erakusketan ikusi ahal izango dituzte argazkiak.

 

Gogoratu oinetako egokiak, edateko ura eta jateko zerbait eramatea. Kontrolatu denbora, eta, behar izanez gero, eraman zira. Krakoleta ez da erantzule egingo istripu edo desorientazioren bat gertatuz gero. Mesedez, kontuz ibili mendian.

 

Ez utzi hondakinak mendian!

 

Era berean, garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzaren arauak betetzea Covid-19ren aurkako jardunari buruz (musukoak, talde mugatuak, distantzia, etab.).

 

Ibilbidea Altzako Historia Mintegiaren (AHM) laguntzarekin prestatu dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu.

 

Animatu eta gozatu txangoaz!